XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mikel Zarate Lezaman jaio zen, 1933ean, eta bertan hil 1979ean.

Hogei urteko zela, Derioko apaizgai ikastetxean sartu zen, apaiz izateko asmotan.

Seminarioko ikastetxean ziharduen irakasle eta hezitzaile bezala.

Nobela bat idatzi zuen: Haurgintza minetan (1973), eta zenbait ipuin-liburu: Ipui antzeko (1975), Ipui antzeko alegi mingotsak (1976).

Sariketa Nagusia alegia bat da.

Zer da alegia?.

Hona: literatur bidez azaldutako bizitzaren ondorena; ondoren alaigarria, barregarria, mingotsa, gazigozoa, gazigeza....

Ba dute bereiztasun bat alegiek.

Mozorroz (hemen autoz) jantzirik agertu dituzte alegilari gehienek.

Nabarmenago azaltzen da horrela esatekoa, erakustekoa, eta biztu egiten da irakurleak erdi lotan daraman jakinahia, egiaren alderdi ezezagunak ezagutzeko gogo bizia.

Aspaldidanik dira alegilariak munduan.

Baina, euskal literaturan oso gutti izan dira.

Hutsune hau betetzera dator Zarate.

Eta atzerakuntza hori gaurkotasunez eta berritasunez zuzentzea lortu du.